XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. KONTINENTAL-JITOA. Aurrekari historikoak

Erdi Aroa pasa arte lurrazalak bere erakuntzatik aldaketak jasan zezakeen ideia ez zen agertu.

Momentu hartan, harrietan aurkitutako irudiek eta ordurarte izadiaren nahikariak kontzideratuak, fosil kategoria lortu zuten.

Kontzeptu aldaketa horrek beste garaitan izaki bizidun desberdinak bizi zirela onartzea suposatu zuen, baita bilakatu ziren inguru geografikopean eta baldintza biologikopean desberdinak izan zirela ere.

Werner-ek Neptunista hipotesia argitaratu zuenean, XVIII. mendean, fosil ideia eta kontinental lurrazalaren jatorria lehen aldiz erlazionatu ziren.

Werner-en ustez, ur gainean dauden lur guztiak itsasotik sortu ziren.

Hori esateko guztietan itsasoko fosilen agerpenean oinarritu zen.

Hipotesis honek iskanbila gogorra sorterazi zuen bere garaian eta Voltair-engan bere etsai amorratuena aurkitu zuen.

Voltair-ek, Neptunismoari amore ez emateko, Pirineoetan aurkitutako itsas maskorrak Santiago de Compostelara joaten ziren erromeseriek utzi zituztenak, eta ez fosilak zirela, baieztatu zuen.

Hutton-ek, bere partetik, Plutonista teoria proposatu zuen.

Teoria honek kontinental lurrazalarentzat jatorri guztiz kontrakoa bilatu zuen, harri igneoak eta bulkanismoa hain zuzen.

Horretarako harri igneoen ugaritasunean eta iharduera bulkanikoa oinarritu zen.

Normala denez bi kontrako teoriek elkar topo egin dutenean, beren partaideen erlazioak ez ziren onak.

Adibidez, Neptunismoaren partaideek iharduera bolkanikoari uko egin zioten eta fenomeno hori azaltzeko pirita meatokien oxidazioara jo zuten.

Beraien ustez, meatoki hauen oxidazioan igorritako beroak hurbil zegokeen harrikatzategi bati sua piztu ziokeen, era honetan harri igneo eta sumendiak ematen.

Bilakaera kontzeptuaren agerpenarekin batera, XIX. mendeko bigarren zatian, lurrazalaren aldaketak nabarigarri bihurtu ziren.

Hauei azalpen bat emateko teori multzo bat osatu zen, teori orogeniko deritzotenak hain zuzen.